Kaixo!

Ongi etorri Ariznoa Erritmika Elkartearen web orrira!img_3802

Ariznoa Erritmika Elkartea Bergaran kokatuta dago, Antzuolako herrian ere gimnasia erritmika lantzen dugularik.

Aurrebenjaminekin psikomotrizitatea landuz eta gainerako kategoria guztiak Senior mailararte uztartzen ditugu.

Jakina da erritmika kirol gogorra dela; entrenamendu eta disziplina bereziak behar dituen kirola. Baina hortaz gain gure helburu dira:

  • Bizitza aktibo eta osasuntsua bultzatzea kirolaren bitartez.
  • Taldekide konpromezua, elkarrekiko laguntasuna, kooperazioa eta elkar ulertzearen ezinbestekoa erakustea.
  • Maite duten kirola egiten duten bitartean, ondo pasatzea.
  • Euskaraz kirola egitea

2020/2021 ikasturte hasiera:

Kadeteak, Jubenilak eta seniorrak, 2020/09/04 aurkezpena eta 2020/09/07 hasi zituzten entrenamenduak.

Beste kategoria guztiak espero dugu urrian hasteko moduan izango garela.

Dakigunaren arabera informatuko zaituztegu puntualki

Barkatu eragozpenak